Category Archives: Topaketa

Bremengo Korrika 2024

      Ez dago iruzkinikBremengo Korrika 2024 sarreran
Korrikako lekukoa eta meuza

Euskal Herritik urrun, baina euskara bihotzean, eta ahal dugun heinean ahoan ere!Tipi-tapa, tipi-tapa… beste urte batez euskararen aldeko Korrika Bremenetik pasatu da. Lehengo ordutik, eguraldi hodeitsupean, parkeko zuhaitzen artean euskal adar eta txalaparta hotsak entzuten hasi ziren, topagunearen bila zebiltzatenei bidea aurkitzen laguntzeko. Halako batean, baso barrenetik sorginen irrintziak entzungai!… Read more »

Bremengo lehenego Korrika

      Ez dago iruzkinikBremengo lehenego Korrika sarreran

Julenek eta Maialenek aspaldidanik zebiltzaten Bremenen korrika bat antolatu nahian, baina babes falta zela eta ez zuten ordurarte lortu. Baina 2022-an, Covid-aren egoera mundu mailan dagoeneko hobetzen ari zela eta Euskal Herrian ofizialki Korrika ospatuko zela ikusita, taldekide berrien bultzadari esker, oraingoan bai lortu genuela. Ekitaldia Bremengo unibertsitatearen kanpuaren ondoan… Read more »

Lehenengo txalaparta jaia

      Ez dago iruzkinikLehenengo txalaparta jaia sarreran

Covid-aren egoera Bremenen lasaitzen ari zela ikusita, aspalditik buruan geneukan txalaparta jaia antolatu genuen.Eguraldi pixka bat lainotuta izanda, etxean bezala sentitu ginen.20 bat lagun, parkean piknik giroan elkartu ginen. Txalaparta bikoteka jotzen genuela, umeekin euskaraz jolastu, pintxo batzu jan eta gure artean hitz egiten aritu ginen.