Bremengo Korrika 2024

      Ez dago iruzkinikBremengo Korrika 2024 sarreran

Euskal Herritik urrun, baina euskara bihotzean, eta ahal dugun heinean ahoan ere!
Tipi-tapa, tipi-tapa… beste urte batez euskararen aldeko Korrika Bremenetik pasatu da.

Lehengo ordutik, eguraldi hodeitsupean, parkeko zuhaitzen artean euskal adar eta txalaparta hotsak entzuten hasi ziren, topagunearen bila zebiltzatenei bidea aurkitzen laguntzeko. Halako batean, baso barrenetik sorginen irrintziak entzungai! … Alemanian! Ileak tente jartzeko bezala! Nork esango luke etxetik hain hurrun egon arren, honen beste etxean bezala senti gintezkeenik.

Jendea heldu ahala, giroa berotzen hasi zen, trikitixa eta panderozko erromeria doinuekin.
Furgonetarik izan ez dugunez, tira… megafonia Kinderwagen (umeentzako gurdi) batean montatu genuen, eta txandaka bultzatu genuen.

Lehenengo “Korrika txikia” egin genuen, parketik aparkalekura eta hondartzara, eta hortik aurrera gaztetxoek bertan gelditu eta nagusiek lakuaren inguruan korrika egin genuen. Lakuaren beste aldetik bueltatzean, gaztetxoak berriz ere korrikara batu egin ziren eta batera bukaeraraino korrika egin genuen.

Guztira hogeita piku lagun elkartu ginen, besteak beste BEKEko (Bremengo Euskal Kultur Elkarteko) kideak, senitartekoekin, euskalzaleak edota Hamburgotik ezustean etorritako korrikalari euskalduna!

Hemen gure korrikako lekukoa eta mezua txalaparta baten gainean:

Bremengo 2024-ko korrikako mezua txalapartaren gainean.

Alea aldizkariak gure korrikari buruz artikulu bat idazi zuen ere.

Bideo nahasketatxo bat: