Aurten ere, ohiko bezala, 2026ko San Juan Jaia Bremenen ospatu dugu Bremengo Euskal Kultur Elkartean, oraingoan Stadtwaldsee (Unisee)-ko hondartzako Feuerkorb gunean, urtero bezala. San Juan bezperarekin bat egiteko, aurten ospakizuna asteartean, ekainaren 23an, egin genuen, Euskal Herriko ohiturari jarraituz. Eguraldiak lagun izan gintuen: egun oso eguzkitsua eta beroa egin zuen,… Read more »
Poz handiz jakinarazten dugu Bremengo Euskal Kultur Elkarteak urrats historiko bat eman duela: Eusko Jaurlaritzak Euskal Etxe gisa aitortu du ofizialki, beste 5 Euskal Etxeekin batera, horietako bat Koblenz-eko Txengel Etxea. Beraz, hemendik aurrera 4 Euskal Etxe izango digugu Alemanian. Aitortza honi esker, gure elkartea mundu osoko euskal diasporaren sare… Read more »
Aurten ere Bremengo Euskal Kultur Elkarteak Korrika ospatu zuen martxoaren 22an, eguerdiko 12:00etatik arratsaldeko 17:00etara. Unibertsitatearen ondoko lakuan elkartu ginen, hogeita piku lagun inguru, ume asko tartean, eta beti bezala giro bikaina sortu zen hasieratik. Musika ez zen falta izan: txalaparta, alboka eta panderoa lagun, giro alaia eta euskalduna izan… Read more »
Otsailaren 21-ean, OASE dantza-ikuskizunean parte hartzeko aukera izan genuen, Theater Bremen-en eskutik eta deloopers taldearekin elkarlanean. Ez zen gure ekitaldia, baina bai gure kulturaren zati bat oholtza gainera eramateko aukera ederra. Ikuskizunaren hasieran giro berezi bat sortu zen. Dantzariak Giacomettiren irudietan inspiratutako formetan mugitzen hasi zirenean, Oliviak eta Julenek txalapartarekin… Read more »
Urtero bezala, jatorriz donostiarra den Amaya Lubeigt-en DE Loopers-dance2gether dantza taldeak, dantza garaikideko ikuskizun bat prestatzen ari da. Aurtengo edizioan egingo duten ikuskizunaren izenburua OASE da (oasia alemanieraz), eta oraingo honetan Bremengo Euskal Kultur Elkarteko kideen partaidetza izango dute, euskal musika tresnekin ain bat eszenetan bat eginez. Hain zuzen, txalaparta,… Read more »
Pasadan urteko bazkarian izandako experientzia onaren ondoren, aurtengo udazkenean janaria batera prestatzeko aitzaki bat bilatu dugu, eta horrela sortu da gure talo festa. Negua pixkanaka sartzen ari dela, Santo Tomas-eko jaiak gogora etortzen zaizkigu eta nola ez… Talo goxoak! Gainera taloak umeekin egiteko aktibitate interesgarri bat da, eta bide batez… Read more »
BEKE-k Bremengo Venus Lauf 2025-ean parte hartu zuen.
BEKE elkartearen azken astea hau hitz batez deskribatu beharko bagenu, seguruenik “txalapartatsu” izango litzateke egokiena. San Juan jaia, Cervantes instituko udako jaia, eta azkenik txalapartako tailerra Weidedamm-eko eskolan, denak (batez ere azkena) txalapartaren presentzia nabarmenarekin. Udako oporretarako Bremengo eskualdeko eskoletako klaseak bukatzeko egun pare bat falta direla, Weidedammeko eskolarekin ekimen… Read more »
Joan den larunbatean, ekainaren 28an, eguzkiak goiz-goizetik iragarri zuen egun berezia izango zela. Bremengo Cervantes Institutuan ospatutako Udako Jaian parte hartzeko ohorea izan genuen, eta eguzki-izpiek bezala, musika, kultura eta elkar topaketek blaitu zuten egun osoa. Txalapartaren hotsak izan ziren gure lehen agurra. Oholen arteko kolpe bakoitza bihotzetik zetorren, eta… Read more »
Euskal Herrian, San Juan sua antzinako sinesmenen eta erritualen parte da, eguzkiaren sinboloa izanik. IX. mendeko arabiar kronikek diote Gorbeialdean suaren adoratzaileak bizi zirela. 🧹Zerainen (Gipuzkoa) San Juan egunean, goizean, etxe aurrean sua egiten zen eta bere inguruan buelta bat ematen zen, esanez: “San Juan dala, sugea ta zapoa kanpora,… Read more »