Julenek eta Maialenek aspaldidanik zebiltzaten Bremenen korrika bat antolatu nahian, baina babes falta zela eta ez zuten ordurarte lortu.
Baina 2022-an, Covid-aren egoera mundu mailan dagoeneko hobetzen ari zela eta Euskal Herrian ofizialki Korrika ospatuko zela ikusita, taldekide berrien bultzadari esker, oraingoan bai lortu genuela.
Ekitaldia Bremengo unibertsitatearen kanpuaren ondoan dagoen “Unisee” bezala ezagutzen den hondartza/parkean antolatu genuen.
Lehenengo aldia izanda, gauza sinboliko bat egitea pentsatu genuen. Gainera ume txikiak tartean egonda, berezko korrika tartea mugatua izan behar zuen, beraz, hondartzaren ondoan dagoen landa handiaren inguruan buelta bat eman genuen.
Jaiaren textuinguruan, ohiko piknika, umeen jokoak eta musika izan genuen:
- Estik piano elektriko batekin euskal abesti batzu jo eta abestu zuen
- Maialen eta Julenek euskal erromeria abestiak jo zituzten akordeoi eta panderoarekin
- Julen eta Amaia Lasak albokazko erromeriazko abestiak jo zituzten
- Txalaparta ere bertan egon zen, eta tarteka informalki bikoteka jo genuen. Bazekitenak pixka bat hobeto, eta ez zekitenak baino probatu nahi zutenak, pixkanaka pixkanaka txakun-txakun egiten ikasi zuten.
Egun oso ona pasatu genuen.
Hona hemen korrikako webguneko gure ekitaldiaren esteka:
- https://www.korrika.eus/eu/europan/bremen