Talo festa 2025

      Ez dago iruzkinikTalo festa 2025 sarreran

Pasadan urteko bazkarian izandako experientzia onaren ondoren, aurtengo udazkenean janaria batera prestatzeko aitzaki bat bilatu dugu, eta horrela sortu da gure talo festa.

Negua pixkanaka sartzen ari dela, Santo Tomas-eko jaiak gogora etortzen zaizkigu eta nola ez… Talo goxoak! Gainera taloak umeekin egiteko aktibitate interesgarri bat da, eta bide batez umeei Euskal Herriko tradizioekin nolabaiteko harremana izan dezaten ahalbidetu.

Oraingo honetan, arrazoi ezberdinak tarte, hainbatek aurretik edo azken momentuan ezin izan ziren etorri, baina hala ere 18 bat lagun elkartu ginen, umeekin.

Askorentzat lehenengo aldia zen taloa egiten zutela, baina taloen produkzioak aurrera egin ahala, kalitatea obetzen joan zen eta azkenekoak dagoeneko ia amumak egiten zituenen mailara zeuden! 😄

Garai hauetan, txistorra bezalako osaigai tradizionalez gain, aukera alternatiboak ere kontutan hartu nahi izan digugu. Izatez, Maialenek ekarritako osagai barazkijaleekin taloak oso kreatibo eta goxo ere bete daiztekeela ikasi genuen.

Horrez gain, postre bezala, Amaiak Nutellazko taloak egin zituen, eta umeek (eta ez hain umeek) izugarri eskertu zuten!

Eta noski… beti bezala “giroa” egon zen, tarteka txalaparta, eta erromeriako abestien emanalditxoak disfrutatuz.

Taloa eta txalaparta BEKEko topaketan

Egun bukaerara aldera, dagoeneko batzen genbiltzala, bapatean elurretan hasi zen, benetako neguko giroa sortuz. Pena txokolate eta txurro batzuk ekarri ez izana… Baina behintzat umeek kanpoan pixka bat jolasteko aukera izan zuten.

Egun polit bat, araoaren 23an baina neguko zaporearekin.