BEKE Bremengo Euskal Etxea bihurtu da

Poz handiz jakinarazten dugu Bremengo Euskal Kultur Elkarteak urrats historiko bat eman duela: Eusko Jaurlaritzak Euskal Etxe gisa aitortu du ofizialki, beste 5 Euskal Etxeekin batera, horietako bat Koblenz-eko Txengel Etxea. Beraz, hemendik aurrera 4 Euskal Etxe izango digugu Alemanian.

Aitortza honi esker, gure elkartea mundu osoko euskal diasporaren sare ofizialaren parte bihurtu da. Euskal Etxeek zeregin garrantzitsua dute euskal kultura, euskara eta komunitatea sustatzeko, eta hemendik aurrera Bremengo Euskal Kultur Elkarteak ere sare horren baitan jardungo du, beste Euskal Etxe eta erakundeekin elkarlanean.

Aitortza honek aukera berriak irekitzen ditu etorkizunerako: nazioarteko harremanak sendotzea, kultur proiektu berriak garatzea, erakundeen arteko lankidetza sustatzea eta euskal diasporaren ekimenetan parte hartzea. Aldi berean, gure elkartearen jardunari egonkortasun eta ikusgarritasun handiagoa ematen dio.

Azken batzarrean beste albiste pozgarri bat ere izan genuen. Hain zuzen, bi bazkide berriri ongi etorria eman genien ere. Ongi etorri beroena eman nahi diegu, eta gurekin batera euskal kultura eta komunitatea Bremenen sustatzen laguntzeko prest egotea eskertzen dugu.

Etapa berri hau ilusioz eta gogoz hasten dugu. Orain arte bezala, Bremenen euskal komunitatearentzako topagune izaten jarraituko dugu, euskara eta euskal kultura sustatuz eta etorkizuneko belaunaldientzat loturak eraikiz.

Eskerrik asko bide honetan lagundu eta parte hartu duzuen guztioi.