Elkartea

Elkartearen historioa

Bremengo Euskal Kultur Elkartea, Bremenenen sortu zen 2023-ko udazkenean.

Bertan, aspaldidanik bizi ziren euskal jatorriko euskaldunen talde batek, lagun artean antolatzen zituzten ekintzei nolabaiteko presentzia eta ofizialtasuna ematearern.

2016-an Julenek garai hartan modan zegoen Facebook-eko “Euskaldunak Bremenen” taldea sortu zuen, Maialeneki batera.
Urte batzu geroago, 2020-ko hasiean, oraindik inguruko euskaldunik ezin aurkiturik, WhatsApp-eko “Euskaldunak Bremenen” taldea sortu zuten, eta horri ezker, eta ahoz-ahoko komunukazioari esker, azkenik euskaldun gutxi batzu gehiago aurkitzea lortu genuen.

Hilabete batzu beranduago, Bremenera heldu berri zen Aintzanek “Bremeneko Berbalagunak” Whatsapp-eko taldea sortu zuen, eta aurreko taldeko gehienak talde honetara aldatu genuen.
Horrez gain, beste taldekide batzu agertzen hasi ziren, besteak beste, dagoeneko Bremenen denbora gehien bizitzen daramaten Amaia eta Esti.

Zoritxarrez, talde berriaren sorrerak COVID-aren pandemiarekin bat egin zuen. Hori zela eta, ez behin baino ez genuen elkar ikusteko aukerarik izan, osasun egoera baretzen hasi zenerarte.

2021-eko Irailak 19-an, azkenik gure lehen topaketa antolatu genuen: “Txalaparta-Jai-Picknik-a”.

2022-ko Martxoak 27-an, Maialenek eta Julenek dagoeneko aspalditik antolatu nahien zebiltzaten Bremengo lehenengo Korrika antolatu genuen.

2022-ko Ekainean euskal San Juan jai bat antolatu genuen, dagozkion elementu guztiekin: sua, sorginak, konjuroak, euskal musika, …
Eta horren geroztik urtero hain bat aldiz elkartu egiten gara euskal kulturaren inguruko gaien inguruan, euskaraz mintzatzeko, gure sustraiak mantentzeko eta hurrengo belaunaldien sustraiak sendotzeko.

Elkartearen egitura

  • Lehendakaria: Dr. Julen Larrucea
  • Lehendakari ordea: Dr. Leyre Goti
  • Idazkaria: Maialen Lopez

Harremanetarako: beke [a-bildua] euskaldunak.org