Category Archives: Euskal Musika

Bremengo Korrika 2024

      Ez dago iruzkinikBremengo Korrika 2024 sarreran
Korrikako lekukoa eta meuza

Euskal Herritik urrun, baina euskara bihotzean, eta ahal dugun heinean ahoan ere!Tipi-tapa, tipi-tapa… beste urte batez euskararen aldeko Korrika Bremenetik pasatu da. Lehengo ordutik, eguraldi hodeitsupean, parkeko zuhaitzen artean euskal adar eta txalaparta hotsak entzuten hasi ziren, topagunearen bila zebiltzatenei bidea aurkitzen laguntzeko. Halako batean, baso barrenetik sorginen irrintziak entzungai!… Read more »

Lauf zur Venus

      Ez dago iruzkinikLauf zur Venus sarreran

Bremengo minbiziaren aurkako elkarteak urtero “Lauf zur Venus” edo “Venus Lauf” deritzon ekitaldi benefiko bat antolatzen du, zeinetan Bremengo burgerpark-aren inguruan korrika (edo ibili) egiten den. Azkenean, bakoitzak egin dituen kilometro kopurua ematen dira, eta enpresa eta erakunde ezberdinek horren araberako donazioak egiten dizkiote Bremengo minbiziaren aurkako elkarteari. Gutako batzu… Read more »

Lehenengo txalaparta jaia

      Ez dago iruzkinikLehenengo txalaparta jaia sarreran

Covid-aren egoera Bremenen lasaitzen ari zela ikusita, aspalditik buruan geneukan txalaparta jaia antolatu genuen.Eguraldi pixka bat lainotuta izanda, etxean bezala sentitu ginen.20 bat lagun, parkean piknik giroan elkartu ginen. Txalaparta bikoteka jotzen genuela, umeekin euskaraz jolastu, pintxo batzu jan eta gure artean hitz egiten aritu ginen.