Aurten ere, ohiko bezala, 2026ko San Juan Jaia Bremenen ospatu dugu Bremengo Euskal Kultur Elkartean, oraingoan Stadtwaldsee (Unisee)-ko hondartzako Feuerkorb gunean, urtero bezala. San Juan bezperarekin bat egiteko, aurten ospakizuna asteartean, ekainaren 23an, egin genuen, Euskal Herriko ohiturari jarraituz.
Eguraldiak lagun izan gintuen: egun oso eguzkitsua eta beroa egin zuen, baina bero atseginarekin. Aste barruko eguna izan arren, giro lasaia zegoen hondartzan, eta horrek aukera paregabea eman zigun gure ospakizunaz gozatzeko.
Arratsaldeko bostetan hasi ginen elkartzen. Lehenengo orduak ohiko piknik formatuan igaro genituen, zuhaitzen itzalpean, familian eta lagun artean. Pixkanaka, giroa alaitzen joan zen, eta trikitixa, txalaparta eta alboka izan ziren arratsaldeko protagonistak. Musikak ingurukoen arreta ere erakarri zuen, eta hainbat lagunek tresna horien eta euskal kulturaren inguruan galdetzeko aukera hartu zuten.
Zazpiak pasata, San Juan sua prestatu eta piztu genuen Feuerkorb-ean. Suaren inguruan musika jotzen jarraitu genuen, eta tradizioari eutsiz, une berezi batez gozatu genuen elkarrekin.
Horrelako ekitaldiek aukera ematen digute euskal kultura, euskal musika eta euskal tradizioak Bremenen ezagutarazteko, eta aldi berean, diasporako euskaldunon arteko harremanak sendotzeko.
Eskerrik asko bertaratu zineten guztioi. Datorren urtean ere, San Juan sua Bremenen elkarrekin ospatuko dugu.
Gora San Juan! 🔥

