Bremengo Korrika 2024 badator!

      Ez dago iruzkinikBremengo Korrika 2024 badator! sarreran

2024-a Korrika urtea da, eta nola ez, Bremenen ere ospatu egingo dugu.

Ipar-Alemaniako eguraldi aldakorra dela eta, eta kontutan izanda gure korrika egun guztiko “Jai” formatuan ospatu nahi dugula, Martxoak 10-eko data (Igandea) adostu dugu. Hale ere, eguna gerturatu ahala, eguraldi txarra aurreikusten badute, posible litzateke Martxoak 17-ra atzeratzea (aste bat beranduago).

Hona hemen behin behineko programa:

  • 11-ak aldera elkartuko gara, Unisee-aren ondoko Spielplatz-ean
  • 12:00 – Korrika. Buelta txikia umeekin + buelta handia Unisee-aren inguruan + umeak beste aldetik itxaroten dute eta berriz bukaeraraino batzen dira.
  • 13:00 – Piknik-a
  • 14:00 – Euskal musika:
    • Triki-pandero: Maialen eta Julen
    • Alboka-pandero: Julen+Amaia
    • Txalaparta: nahi dutenek (Julen, Amaia, Maialen…)
  • 15:00 – Euskal futboleko derbia (umeei zuzendua): Errealaves (txuri-urdinak) vs Athletikuna (gorri ta… txuriak) Maialen eta Helgeren eskutik
  • Hortik aurrera, seguruenik 18-ak alderarte edo, betikoa… berriketa, piknik, musika gehiago…

Toki zehatza mapa honetan zehaztuta dago:

Esan bezala, printzipioz, data Martxoak 10-erako zehastuta dago, baina aldaketarik egongo balitz, webgune honetan eta Instagram-en bidez jakitera emango genuke.

Parte hartu nahi izatekotan, jarri zaitez gurekin kontaktuan.