Covid-aren egoera Bremenen lasaitzen ari zela ikusita, aspalditik buruan geneukan txalaparta jaia antolatu genuen.
Eguraldi pixka bat lainotuta izanda, etxean bezala sentitu ginen.
20 bat lagun, parkean piknik giroan elkartu ginen. Txalaparta bikoteka jotzen genuela, umeekin euskaraz jolastu, pintxo batzu jan eta gure artean hitz egiten aritu ginen.