Otsailaren 21-ean, OASE dantza-ikuskizunean parte hartzeko aukera izan genuen, Theater Bremen-en eskutik eta deloopers taldearekin elkarlanean. Ez zen gure ekitaldia, baina bai gure kulturaren zati bat oholtza gainera eramateko aukera ederra. Ikuskizunaren hasieran giro berezi bat sortu zen. Dantzariak Giacomettiren irudietan inspiratutako formetan mugitzen hasi zirenean, Oliviak eta Julenek txalapartarekin… Read more »
Urtero bezala, jatorriz donostiarra den Amaya Lubeigt-en DE Loopers-dance2gether dantza taldeak, dantza garaikideko ikuskizun bat prestatzen ari da. Aurtengo edizioan egingo duten ikuskizunaren izenburua OASE da (oasia alemanieraz), eta oraingo honetan Bremengo Euskal Kultur Elkarteko kideen partaidetza izango dute, euskal musika tresnekin ain bat eszenetan bat eginez. Hain zuzen, txalaparta,… Read more »
BEKE-k Bremengo Venus Lauf 2025-ean parte hartu zuen.
BEKE elkartearen azken astea hau hitz batez deskribatu beharko bagenu, seguruenik “txalapartatsu” izango litzateke egokiena. San Juan jaia, Cervantes instituko udako jaia, eta azkenik txalapartako tailerra Weidedamm-eko eskolan, denak (batez ere azkena) txalapartaren presentzia nabarmenarekin. Udako oporretarako Bremengo eskualdeko eskoletako klaseak bukatzeko egun pare bat falta direla, Weidedammeko eskolarekin ekimen… Read more »
Joan den larunbatean, ekainaren 28an, eguzkiak goiz-goizetik iragarri zuen egun berezia izango zela. Bremengo Cervantes Institutuan ospatutako Udako Jaian parte hartzeko ohorea izan genuen, eta eguzki-izpiek bezala, musika, kultura eta elkar topaketek blaitu zuten egun osoa. Txalapartaren hotsak izan ziren gure lehen agurra. Oholen arteko kolpe bakoitza bihotzetik zetorren, eta… Read more »