San Juan sua Bremenen: Gau magikoa Euskal Kultur Elkartearentzat!

Vendetta ska taldeak zioen bezala… 🎶 ‘San Juan suak senti nahirik, bero haren falta dut nik’. Beroa gerturatzen ari bada ere, Bremendik Euskal Herrian dauden gutarren falta sumatzen dugu. Baina badator oso data seinalatu bat, etxetik pixka bat hurbilago sentiarazten gaituena. San Juan festa gertu dago eta honekin batera, Bremenen… Read more »

Bremengo Euskal Kultur Elkartea ofiziala da!

Batzuetan burokrazia alemaniarraren munduan murgiltzea ez da erraza, batez ere zortzi abizen euskaldun badituzu 😉 . Alemanian kultura-elkarte bat sortzearen errealitatea laguntza komunitario eta talde-laguntza handia, kideen ahalegina eta presidente bat bizikleta eta boligrafo batekin izatea da. Plangintzatik eta kontzeptualizaziotik hasi eta lege-erregistroraino, kide bakoitzaren konpromisoa funtsezkoa izan da. Edonoren… Read more »

Bremengo Korrika 2024

      Ez dago iruzkinikBremengo Korrika 2024 sarreran
Korrikako lekukoa eta meuza

Euskal Herritik urrun, baina euskara bihotzean, eta ahal dugun heinean ahoan ere!Tipi-tapa, tipi-tapa… beste urte batez euskararen aldeko Korrika Bremenetik pasatu da. Lehengo ordutik, eguraldi hodeitsupean, parkeko zuhaitzen artean euskal adar eta txalaparta hotsak entzuten hasi ziren, topagunearen bila zebiltzatenei bidea aurkitzen laguntzeko. Halako batean, baso barrenetik sorginen irrintziak entzungai!… Read more »

Lauf zur Venus

      Ez dago iruzkinikLauf zur Venus sarreran

Bremengo minbiziaren aurkako elkarteak urtero “Lauf zur Venus” edo “Venus Lauf” deritzon ekitaldi benefiko bat antolatzen du, zeinetan Bremengo burgerpark-aren inguruan korrika (edo ibili) egiten den. Azkenean, bakoitzak egin dituen kilometro kopurua ematen dira, eta enpresa eta erakunde ezberdinek horren araberako donazioak egiten dizkiote Bremengo minbiziaren aurkako elkarteari. Gutako batzu… Read more »

Bremengo lehenego Korrika

Julenek eta Maialenek aspaldidanik zebiltzaten Bremenen korrika bat antolatu nahian, baina babes falta zela eta ez zuten ordurarte lortu. Baina 2022-an, Covid-aren egoera mundu mailan dagoeneko hobetzen ari zela eta Euskal Herrian ofizialki Korrika ospatuko zela ikusita, taldekide berrien bultzadari esker, oraingoan bai lortu genuela. Ekitaldia Bremengo unibertsitatearen kanpuaren ondoan… Read more »