Urtero bezala, jatorriz donostiarra den Amaya Lubeigt-en DE Loopers-dance2gether dantza taldeak, dantza garaikideko ikuskizun bat prestatzen ari da.
Aurtengo edizioan egingo duten ikuskizunaren izenburua OASE da (oasia alemanieraz), eta oraingo honetan Bremengo Euskal Kultur Elkarteko kideen partaidetza izango dute, euskal musika tresnekin ain bat eszenetan bat eginez. Hain zuzen, txalaparta, akordeioa, alboka eta panderoa izango ditugu gure kargu, baina oraingo honetan euskal herriko plazetan ikusten ohituta gauden dantzen ordez, dantza garaikideko koreografia esanguratsu eta oso kreatibo batzu egongo dira ikusgarri eszenatokiaren gainean.

Emanaldia, (2026-ko) Otsailaren 21-ean izango da, Bremengo “Theater am Goetheplatz” ezagunean.
Bertatik gerturatzeko interesik izanez gero, Eventim-en webunean sarrerak salgai daude.
Bestalde, motoreak berotzen hastearren, dagoeneko aperitibo bat igo dute sare sozialetara:
