Category Archives: Topaketa

Talo festa 2025

      Ez dago iruzkinikTalo festa 2025 sarreran
Talo + txalaparta

Pasadan urteko bazkarian izandako experientzia onaren ondoren, aurtengo udazkenean janaria batera prestatzeko aitzaki bat bilatu dugu, eta horrela sortu da gure talo festa. Negua pixkanaka sartzen ari dela, Santo Tomas-eko jaiak gogora etortzen zaizkigu eta nola ez… Talo goxoak! Gainera taloak umeekin egiteko aktibitate interesgarri bat da, eta bide batez… Read more »

San Juan sua Bremenen: Gau magikoa Euskal Kultur Elkartearentzat!

Vendetta ska taldeak zioen bezala… 🎶 ‘San Juan suak senti nahirik, bero haren falta dut nik’. Beroa gerturatzen ari bada ere, Bremendik Euskal Herrian dauden gutarren falta sumatzen dugu. Baina badator oso data seinalatu bat, etxetik pixka bat hurbilago sentiarazten gaituena. San Juan festa gertu dago eta honekin batera, Bremenen… Read more »

Bremengo Korrika 2024

      Ez dago iruzkinikBremengo Korrika 2024 sarreran
Korrikako lekukoa eta meuza

Euskal Herritik urrun, baina euskara bihotzean, eta ahal dugun heinean ahoan ere!Tipi-tapa, tipi-tapa… beste urte batez euskararen aldeko Korrika Bremenetik pasatu da. Lehengo ordutik, eguraldi hodeitsupean, parkeko zuhaitzen artean euskal adar eta txalaparta hotsak entzuten hasi ziren, topagunearen bila zebiltzatenei bidea aurkitzen laguntzeko. Halako batean, baso barrenetik sorginen irrintziak entzungai!… Read more »

Bremengo lehenego Korrika

Julenek eta Maialenek aspaldidanik zebiltzaten Bremenen korrika bat antolatu nahian, baina babes falta zela eta ez zuten ordurarte lortu. Baina 2022-an, Covid-aren egoera mundu mailan dagoeneko hobetzen ari zela eta Euskal Herrian ofizialki Korrika ospatuko zela ikusita, taldekide berrien bultzadari esker, oraingoan bai lortu genuela. Ekitaldia Bremengo unibertsitatearen kanpuaren ondoan… Read more »