Category Archives: Euskal Musika

Talo festa 2025

      Ez dago iruzkinikTalo festa 2025 sarreran
Talo + txalaparta

Pasadan urteko bazkarian izandako experientzia onaren ondoren, aurtengo udazkenean janaria batera prestatzeko aitzaki bat bilatu dugu, eta horrela sortu da gure talo festa. Negua pixkanaka sartzen ari dela, Santo Tomas-eko jaiak gogora etortzen zaizkigu eta nola ez… Talo goxoak! Gainera taloak umeekin egiteko aktibitate interesgarri bat da, eta bide batez… Read more »

Txalapartako tailer txikia Weidedamm-eko eskolan

BEKE elkartearen azken astea hau hitz batez deskribatu beharko bagenu, seguruenik “txalapartatsu” izango litzateke egokiena. San Juan jaia, Cervantes instituko udako jaia, eta azkenik txalapartako tailerra Weidedamm-eko eskolan, denak (batez ere azkena) txalapartaren presentzia nabarmenarekin. Udako oporretarako Bremengo eskualdeko eskoletako klaseak bukatzeko egun pare bat falta direla, Weidedammeko eskolarekin ekimen… Read more »

San Juan Sua 2024

Euskal Herrian, San Juan sua antzinako sinesmenen eta erritualen parte da, eguzkiaren sinboloa izanik. IX. mendeko arabiar kronikek diote Gorbeialdean suaren adoratzaileak bizi zirela. 🧹Zerainen (Gipuzkoa) San Juan egunean, goizean, etxe aurrean sua egiten zen eta bere inguruan buelta bat ematen zen, esanez: “San Juan dala, sugea ta zapoa kanpora,… Read more »

Bremengo Korrika 2024

      Ez dago iruzkinikBremengo Korrika 2024 sarreran
Korrikako lekukoa eta meuza

Euskal Herritik urrun, baina euskara bihotzean, eta ahal dugun heinean ahoan ere!Tipi-tapa, tipi-tapa… beste urte batez euskararen aldeko Korrika Bremenetik pasatu da. Lehengo ordutik, eguraldi hodeitsupean, parkeko zuhaitzen artean euskal adar eta txalaparta hotsak entzuten hasi ziren, topagunearen bila zebiltzatenei bidea aurkitzen laguntzeko. Halako batean, baso barrenetik sorginen irrintziak entzungai!… Read more »

Lauf zur Venus

      Ez dago iruzkinikLauf zur Venus sarreran

Bremengo minbiziaren aurkako elkarteak urtero “Lauf zur Venus” edo “Venus Lauf” deritzon ekitaldi benefiko bat antolatzen du, zeinetan Bremengo burgerpark-aren inguruan korrika (edo ibili) egiten den. Azkenean, bakoitzak egin dituen kilometro kopurua ematen dira, eta enpresa eta erakunde ezberdinek horren araberako donazioak egiten dizkiote Bremengo minbiziaren aurkako elkarteari. Gutako batzu… Read more »