Lauf zur Venus

      Ez dago iruzkinikLauf zur Venus sarreran

Bremengo minbiziaren aurkako elkarteak urtero “Lauf zur Venus” edo “Venus Lauf” deritzon ekitaldi benefiko bat antolatzen du, zeinetan Bremengo burgerpark-aren inguruan korrika (edo ibili) egiten den. Azkenean, bakoitzak egin dituen kilometro kopurua ematen dira, eta enpresa eta erakunde ezberdinek horren araberako donazioak egiten dizkiote Bremengo minbiziaren aurkako elkarteari.

Gutako batzu aurretik bertan parte izan bagenu ere, 2023-an lehen aldiz euskal musikarekin kontribuitu genuen. Goiz guztian zehar giroa animatzeko, batukada talde bat egon zen eta horrez gain, Julen eta Marcel-ek txalaparta eta Maialen eta Julen-ek akordeoi ta panderoa jo zuten.

Maialen eta Julen akordeoia eta panderoa jotzen.

https://www.instagram.com/bremerkrebsgesellschaft/p/CxVSP4DsFuT/?img_index=3