Urtero bezala Irailaren erdialdera “Venuserainoko korrika” edo alemanez Venus Lauf 2025 ospatu da, zeinak aurten 25. urteurrena ospatu duen.
BEKE-ren partez, urtero bezala bremengo minbiziaren aurkako elkarteari (Bremer Krebsgesellschaft-eri) eta gaixotasun hori pairatzen dutenei gure elkartasuna adierazi nahi izan diegu, txalapartarekin giroa pixka bat alaituz.
Ohiko erara, traste guztiak gurdian jarri eta Burgerpark-ean barrena barneratu ginen. Baina aurten, toki berri batean kokatu gara, Dyckhoffpavilliionean hain zuzen. Toki oso praktiko bat, zeinak euria egingo lukeeneko kasuan, gure tresnak lehor mantentzeko aukera eskeini digun. Baina tira… azkenean eguraldi fresku, baina ona egin zigun.
Adin eta sasoi guztietako korrikalari (eta ibiltari) pillo bat gerturatu ziren, eta gure txalapartaren musikak jarrera ona izan zuen parte hartzaileen artean. Baita parketik paseatzen ari zen jendearen artean ere.

Goiza oso polit bat pasatu genuen Venus Lauf 2025-ean, eta hurrengo urtean berriz errepikatzeko gogoekin gaude jada.