Txalapartako tailer txikia Weidedamm-eko eskolan

BEKE elkartearen azken astea hau hitz batez deskribatu beharko bagenu, seguruenik “txalapartatsu” izango litzateke egokiena.

San Juan jaia, Cervantes instituko udako jaia, eta azkenik txalapartako tailerra Weidedamm-eko eskolan, denak (batez ere azkena) txalapartaren presentzia nabarmenarekin.

Udako oporretarako Bremengo eskualdeko eskoletako klaseak bukatzeko egun pare bat falta direla, Weidedammeko eskolarekin ekimen berezitzat, txalaparta tailer txiki bat antolatu dugu lehen mailako umeentzat.

Bizipen oso aberasgarri bat izan da alde bietatik. Alde batetik, euskal herriaz inoiz entzun ez duten alemaniako umeei txalapartaren historian eta instrumentu beran pixkatxo bat murgiltzeko aukera eman diegu. Sagarrak puskatzetik, sagardoaren deira, herrenekin bata besteari erantzutetik, txakunetara. Eta hortik kreatibitatera.
Euskal herria zein txalaparta aurretik ezagutu ez arren, umeek oso interesgarri aurkitu dute musika tresna. Ohinarrizko araua errespetatuta, hau da, bakoitza bere txandan jotzea, arazo handirik gabe euren abesti propioak eta bakarrak egin dituzte. Batzuei, asko gustatu zaie musikako instrumentu bat indarrez jo ahal izatea, beste musika instrumentu batzu ez bezala, txalapartak kolpe gogorrak ere jasan ditzazkeelako.

 Gure aldetik, aurretik ahipatua izan den txalapartaren balio pedagojikoa konprobatzeko aukera izan dugu. Erritmoko oinarriko nozio batzuk landu ondoren denak gai izan dira erritmo gehiago edo gutxiagorekin herrenen eta txakunen hizketa tartekatu bat mantentzen. Musika instrumentu gutxi daude horren denbora gutxi saiatu ondoren horren soinu konplexua sor ditzazketenak. Horrez gain, bikote lana, bata bestearen denbora errespetatzea bezalako kontzeptuak irakasten die, eta energia gehiago duten umeentzako gogor jotzearen aukera gehigarri interesgarri bat da.

Oro har, experientzia polit bat izan da guztiontzako, eta berriz ere, ateak ireki gaituen gizarte honi gure jatorrizko herrialdeari buruz irakasteko aukera izan dugu.