Diasporako kide bezala gure betebeharretako bat euskal kultura eta hizkuntza mundura zabaltzea da.
Hori dela eta ohiko egoeretarako hiztegitxo bat prestatu dugu alemaniara dagozen euskaldunentzako abiapuntu bezala, eta bertsio alemanean, gure hizkuntzaren aurkezpen bezala.
Edukia atal tematikoetan antolatuta dago. Zerrenda bakoitzean, euskarazko hitza (negritan), alemanezko hitz baliokidea eta bere gutxi gora beherako ahoskera (euskaraz irakurrita) agertzen dira. Parentesi artean, erabilerari buruzko komentarioak agertzen dira.
Oharra, ahoskerako “j” gaztelerazko soinua egiten du “José”-n bezala.
Agurrak
- Aupa!: Moin! [Moin!] (informala)
- Kaixo: Hallo [Jalo] (estandarra)
- Egun on: Guten Morgen [guten Morgen] (goizeko 10-ak ingururate)
- Eguerdi on: Guten Tag [guten tag] (arratsaldeko 6-ak ingururarte)
- Arratsalde on: Guten Abend [guten abend] (gaueko 9-ak alderarte)
- Gabon: Gute Nacht [gute najt] (9-etatik aurrera)
- Agur: Tschüss [tsus] (informala)
- Gero arte: Bis Später [bis-spiter]
- Ikusi arte: auf Wiedersehen [auf-bidersen] (formalagoa)
Aurkezpenak
- Zer moduz?: Wie geht’s? [bi-gets]
- Ondo: Gut [gut]
- Txarto: Schlecht [eslejt]
- Nor zara zu?: Wer bist du? [ber bist du?]
- Nola deitzen zara?: Wie heißt du? [bi jaist du?]
- Ni Julen naiz: Ich bin Julen [ij bin Julen]
- Nire izena Julen da: Meine Name ist Julen [maine name ist Julen]
- Nongoa zara?: Wo kommst du her? [bu komst du jear]
- Ni bremengoa naiz: Ich komme aus Bremen [ij kome aus Bremen]
Galderak
- Zer da hau?: Was ist das? [bas ist das?]
- Hau hiztegi bat da: Dies ist ein Wörterbuch [diest ist ain bortebuj]
- Non dago bremen?: Wo ist Bremen? [bu ist Bremen?]
- Bremen Alemanian dago: Bremen ist in Deutschland [Bremen ist in doitsland]