Euskal Herrian, San Juan sua antzinako sinesmenen eta erritualen parte da, eguzkiaren sinboloa izanik. IX. mendeko arabiar kronikek diote Gorbeialdean suaren adoratzaileak bizi zirela.
🧹Zerainen (Gipuzkoa) San Juan egunean, goizean, etxe aurrean sua egiten zen eta bere inguruan buelta bat ematen zen, esanez: “San Juan dala, sugea ta zapoa kanpora, artoa ta garie barrura” 🐍 . Berastegin (Gipuzkoa) urtean zehar soroetan egon diren txorimaloak erretzen dira 🔥. Gau horretan, hainbat lekutan ospatzen ziren akelarreak bereziak izaten omen ziren. Hori dela eta, ‘sorgin gaua’ ere deitzen zaio. 🧙 Gaur egun, oso ezaguna da Zugarramurdin ospatzen dena.
💥 Aurten, Bremenen ere sua eta sorginak izango ditugu. Ekainaren 21ean, arratsaldeko 18:00etan, 📍 Uniseeko sutondoan/”su saskian” elkartuko gara, eta bertan piknik bat, euskal musika (txalaparta, alboka, panderoa, etab.), haurrentzako jolasak eta sorginkeria ugari izango ditugu. Han itxarongo zaitugu! 🎊
🔙Gure Bremengo komunitatean San Juan bezpera nola ospatu izan dugun jakiteko, irakurri aurreko artikulua gure web orrian (www.bremengo.euskaldunak.org) 🌐 edo jarraitu gure Instagram-eko perfilean!
❤️🔥 Eta zuk nola ospatzen duzu San Juan gaua?